XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Hiru urtetarik biltzen dira horrela, gure fraidetxeak zertan diren ikusteko, elgarren arteko legeak finkatzeko eta abade bat bertzen buru izendatzeko: Landevennec Bretaniako abadea izan da hautatua.
Aspaldikoa da Leireko etxe famatua: 848-an Eulosio sainduak hartaz zion:
1836-an fraideez hustua izan zen eta 1954-an Siloskoek berriz piztua.
Oraiko hogoi ta zazpi fraidetan badira Naparroako lau seme eta Gipuzko-Bizkai-Arabatik sei.
Zirarda jaun Artxapezpikuak ziona:
Idazki balios horrek dauzka hamar urte huntako Apezpikuen erranak eta eginak.
On da jakitea, Euskal-Herria minez dagon ordu hautan, ez dagola, harrabotsik ez eginik ere, euskal-Eliza lo.
Hegoaldekoen egintzak bai eta heien Apezpikuen erakaspenak behar ginuzke hemengo apez eta fededunek baliatu, geroari buruz erne egoiteko eta, gizon guzieri bezala, euskalduneri zor zaizkoten eskubideen ardiesteko.